Laburbira antolatuko du Berbarok
Ekimen berri batekin gatoz, urte askotan Durangon antolatu ez den Laburbira aurten berriro antolatuko dugulako, gainera, Amaia Lejarreta durangarra gonbidatu moduan izanda.
Laburbira ekimenaren 21. edizioa egingo du aurten eta gutxienez 37 herritan eskainiko dira film laburrak. 8 film laburreko bilduma eskainiko du Euskaltzaleen Topaguneak sustatzen duen egitasmoak, “gaur egungo zinemagintzaren erakusgarri aparta da film laburren sorta hau, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei.”
Gainera, ikusgai egongo den Erro filmaren zuzendaria den Amaia Lejarreta durangarra izango dugu solaskide, Landako Elkartegian egingo dugun emanaldian, maiatzaren 2an 19:00etan.
Honekin guztiarekin, Berbarok durangarrentzat kalitatezko kultur eskaintza antolatu nahi du, bertoko zein Euskal Herriko beste leku batzuetako sortzaileei plaza eskainita.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest