Egunak aurrera joan ahala, gure gaztetxoek Larraulgo eta inguruko herrietako hainbat txoko ezagutu dituzte. Atzo Muskerraren bidea egin zuten inguruko paisaiaz eta eguraldiaz gozatuz.

Bestalde, aldrebes eguna egin zuten eta arropak alderantziz jarri zituzten, eta egun osoko egitaraua amaieratik hasierarara egin zuten, alderantziz: gosarian afaldu eta bazkarian askaria jan zuten. Batzuei gehiegi gustatu zitzaien egun hau eta eguneroko ohituretara bueltatzea kostatuko zaie.

Etxeko berdeguneetan asko jolasten ari dira eta pultsera eta lepoko pilo bat egin dituzte. Gainera, udalekuen koordinatzailearen “desagerpena” argityzen aritu ziren, detektibe lanetan.

Hemen egunotako argazki batzuk. Astelehenean gehiago!