Astelehenean Durangon autobusera igo eta Larraulera bidean ipini ziren hezitzaile eta umeak, zirraraz betetako 10 egun aurretik zituztela.

Lehen egunean ezagutza jolasak egin zituzten, baita herria eta etxea ezagutzeko osteratxoa ere. Behin lekura egokituta, atzo egun konpletoa eduki zuten: sukaldaritza tailerra, jolasak eta antzerkia egin zituzten. Gaur Larraulgo Ekomuseoa bisitatu dute, bertako adituen laguntzaz, eta arratsaldean Asteasuko pistinara joango dira. Talde giroa oso ona da eta lehen egunak topera ari dira disfrutatzen.

Larraulgo eguraldia ez da guztiz martxan ipini oraindik, baina udalekua bai! Hemen dituzue ikusgai egunotan atera ditugun argazki batzuk: