Amaitu da aurtengo Hirukoa lehiaketa, eta Reines izeneko hirukoteak eramango du Errigorako otzara etxera! Eurek izan dira hiru asteotan puntu gehien batu dutenak, nahiz eta Komorebi eta Saltsatako perrexilak taldeak gertu ibili diren. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen beste talde guztiei ere!

Hemen duzue sailkapena:

Eta hemen dituzue hirugarren asteko galdetegiaren erantzunak: Hirugarren asteko erantzunak

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta laugarren edizioan elkartuko gara berriro!

Dena dela, gogoratu bariku honetan Hirukoa Gala egingo dugula, eta hor ere Errigorako otzara eder bat izango dugula jokoan. Animatu zaitezte bertara! Izen ematea hemen egin behar da: www.labur.eus/hirukoa3

Laster arte!