Bariku iluntzean jokatu zen III. Hirukoa Gala. 9 hirukote lehiatu ziren nor baino nor, eta hainbat motatako galdera eta probei egin behar izan zieten aurre: abesti zati bat emanda musikaria zein den asmatzea, pistak emanda kontzeptua asmatzea, pertsona famatuen ahotsa entzunda nor den asmatzea, pintxo baten argazkia ikusita zein tabernatakoa den asmatzea, famatu baten umetako argazkia ikusita nor den asmatzea….

Giro paregabean egon ginen, eta hiru talde hauek heldu ziren finalera: “sisterrak”, “txikitxuak” eta azkenean garaile irten zen hirukotea: “Basque cluster for hirukoa challenge”. Gorka eta Mirari aurkezleek bikain gidatu zuten saioa, beste urte batez.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta datorren urtera arte!

Hemen argazki galeria: