Azken bi urteetan egin dugun moduan, Hirukoa lehiaketa amaitu ostean Hirukoa Gala egingo dugu.

Aurrez aurreko lehiaketa honetan, hiru laguneko taldeetan, telebistako galdera saioetan moduan aritu beharko dira parte hartzaileak, eta kasu honetan ere hirukote irabazleak errigorako saskia eramango du etxera.

Aurten San Agustin kultur gunean egingo dugu, azaroaren 19an, barikua, 19:30ean.

Hemen dituzue iaz Platerueanan egin genuen edizioko argazki batzuk:

 

Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea hemen: www.labur.eus/hirukoa3

Animatu eta parte hartu! Itzela izango da!