Konturatu orduko pasatu zaizkigu udalekuaren 5 asteak. Lehenengo egunetako urduritasunak iragan ostean, arrapaladan joan zaizkigu hurrengoak. Eta zeinen ederra izan den! Lagun berriak egin, Durangoko bazter ezezagunak deskubritu, Euskal Herriko hainbat herri eta proiektu ezberdin ezagutu, busti, igeri egin, dantzatu, jolastu…

Ei! Baina uda ez da oraindik amaitu, eta ikasturtea hasi aurretik hilabete luzea daukagu gozamenerako.

Badakizue beraz, deskantsatu eta disfrutatu. Konturatu orduko berriro elkartuko gara, Olgetan!