Berbaroko lantaldeko kideok oporretan goaz. Abuztuaren 31an bueltatuko gara lanera, eta ordurako, espero dugu, bulego berrian egotea. Edozelan dela ere, emango dugu horren berri.

Koronabirusa protagonista eduki duen ikasturte gora-beheratsu honen ostean, bagoaz atsedena hartzera. Iraila indartsu etorriko da, eta indarberrituta bueltatuko gara, datorrenari aurre egiteko eta esku artean ditugun proiektu berri batzuk aurrera ateratzeko.

Ondo pasa oporretan eta zaindu zaitezte!