Irailaren 11tik 12ra bitartean Durangoko film laburren lehiaketa egingo dugu. Antzeko beste lehiaketa batzuetan egiten den moduan, parte hartzaileei gai bat, esaldi bat eta objektu bat emango zaizkie, eta 24 ordu izango dituzte bideoa grabatu, editatu eta entregatzeko. Irabazle eta finalisten artean, 500€ banatuko dira saritan.

Momentuz, lehiaketaren dataren berri eman gura izan dugu bakarrik, eta data gorde eta kamerak prestatzen hasteko deia egin. Lehiaketari buruzko informazio eta xehetasun guztiak abuztua amaieran emango ditugu jakitera.