Irailean aurreratu genuen moduan, LABUR ESANDA film laburren lehiaketa egingo dugu irailaren 11tik 12ra.

Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideo labur bat grabatu eta editatzeko, emandako gai, objektu eta esaldi bat erabiliz.

Zapatuan, 22:00etan bideoen emanaldia eta sari banaketa egingo da, eta bertara joateko beharrezkoa izango da 18.00 eta 20:00ak bitartean Plateruenako lehiatilatik pasatzea sarrerak hartzera. Sarrerak doan izango dira.

Edonork har dezake parte lehiaketan, eta barikuan bertan 16:00etan Plateruenara joatea nahikoa izango da parte hartzeko. Dena dela, antolakuntza errazteko, komeni da aldez aurretik email bat bidaltzea laburesanda@berbaro.eus helbidera, parte hartuko duzuela esanez.

Azkenik, esan beharra dugu osasun-egoerak baldintzatuta gaudela, eta egitarauak moldaketak izan ditzakeela hurrengo asteetan.

Hemen kartela: