Abenduaren 16an eta 18an antzezlan txikiak eskainiko dituzte Ibaizabal ikastolako Haur Hezkuntza ikasleek. Plateruenean, 17:00etatik 18:00etara izango dira emanaldiak, eta 0 eta 6 urte bitartekoei zuzendutako lanak dira. Ibaizabaleko ikasleek urtero prestatzen dituzte umeentzako ikuskizunak, eta aurten, elkarlantxo bat egin dugu eurekin, Berbaroren 30.urteurrenaren aitzakian.

Datorren asteko Olgetan ludoteka, beraz, berezia izango da: astelehenean Moha eta Ametsen abenturak eta Baso magikoa ikuskizunak izango dituzte txikitxoenek; asteazkenean, berriz, beste bi ikuskizun: Oierren ilunpeko abentura eta Tipi kanpamentua. Hurreratu Plateruenara, abentura ederrak izango dira ikusgai!