Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Urteko Azken Bertso Saioa antolatu dugu, abenduaren 30ean, 22:00etan Plateruena kafe antzokian.

Betiko legez, puntako bertsolariak edukiko ditugu gurekin: Maialen Lujanbio Zugasti, Onintza Enbeita Maguregi, Igor Elortza Aranoa, Oihana Iguaran Barandiaran, Unai Iturriaga Zugaza-artaza eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gai-jartzaile lanetan Maite Berriozabal Berrizbeitia izango dugu.

Sarrerak Berbaroren bulegoan eta Plateruena kafe antzokian daude salgai, Berbaroko bazkideentzat 5€ko prezioan, eta gainontzekoentzat 10€tara.

Hemen kartela: