Beste urte batez Durangoko Azokaren baitan Saguganbara gunea antolatu eta kudeatu dugu Berbarotik. Saguganbara umeek eta familiek euskal literaturaz eta euskal kulturaz gozatzeko gunea da, eta gure helburua transmisioan eragitea da.

Urtero legez, egitarau oparoa izan dugu: umeentzako literatur liburuen aurkezpenak izan dira nagusi, eta baita ipuin-kontalariak, tailerrak eta bestelakoak ere. Parte hartzea eta bisitari kopurua oso handia izan da, eta aretoak lepo izan ditugu ekimen gehienetan.

Hona hemen argazki bilduma txiki bat, 4 egunek emandakoaren laburpen modura: