Udazkenarekin batera, beste urte batez, Olgetan Ludoteka hasi da, Plateruena Kafe Antzokian. 2 eta 8 urte bitarteko haur eta gaztetxoei bideratuta dago eta sorkuntza txoko ezberdinek osatzen dute, irudimena askatu eta tarte gozo bat pasatzeko aukera eskainiz.

Azaroan hasi eta maiatzera arte, astelehenero elkartuko gara Plateruenako eszenatokian, 17:00etatik 19:00etara, arratsalde ilunak kolorez betetzeko. Asteari hasiera ezin hobea emateko animatu eta zatoz gurera.