Berbaro Elkarteak bere 30. urteurrenaren harira egindako beste ekimen berezi bat da hau. Helburua Durangaldea, kultura orokorra eta beste hainbat konturi buruzko euskarazko galdera lehiaketa bat egitea egitea da, lagun artean ondo pasatu eta pike apur bat sortzea.

3 asteko lehiaketa da, eta aste bakoitzean 15 galdera erantzun beharko dira, 3 laguneko taldeetan.

Aste bakoitzaren ondoren webgune honetan ipiniko ditugu taldeen puntuazioak eta rankinga. Lehiaketa amaitzean puntu gehien duen taldeak Errigorako otzara eder bat jasoko du!

Lehen asteko galdetegia lotura honetan duzue: https://labur.eus/ZYRPR

Lehiaketaren oinarriak eta informazioa, hemen:

Animatu, parte hartu eta zorte on!

Bota zuen hirukoak! 😉