Konturatu barik pasatu dira egunak. Ekainaren 28an irten ziren udaleku ibiltariko gazteak Durangotik Bermeorantz, eta gaur heldu dira trenez etxera. Abenturaz betetako egunen ostean orain atsedena hartu eta oporrekin jarraitzeko ordua da! Bidean egindako lagunak eta bizitako momentuak gogoratuz, zelan ez! Hemen dituzue azken egunetako argazki batzuk. Garai, Aulesti, Ibarrangelu, Busturi, Bermeo… ederra izan da. Uda zoragarria pasa!