Martxoaren 7an amaitu zen udalekuetan izena emateko lehenengo epea. Orain, martxoaren 16an jakingo dugu zenbat plaza geratu diren libre. Hainbat udalekutan lekua egongo da eta horietan izena eman ahal izateko ezohiko epea martxoaren 20tik 27ra izango da.

Ezohiko epean ez da zozketarik egingo, etorri ahala banatuko dira plazak.

Izena emateko bulegora etorri beharko da. Ordutegia: 09:00 – 13:30 // 15:30 – 18:30

Ez da izen ematerik onartuko emailez edo telefonoz.