Aste Santuko oporrak pasatu dira dagoeneko eta udako oporraldira begira jarri gara. Hainbat udaleku prestatu ditugu aurten ere eta gainera, inguruko herrietako udaleku irekietako lehiaketetara aurkezteko asmoa ere badugu. Oraindik ezer zehatzik izan gabe baina aurretiko lanekin lehenbailehen hasi behar denez, hezitzaileen aukeraketarekin hasiko gara.
Apirilaren 19ra arte interesatuen curriculumak jasoko ditugu eta apirilaren 22tik 26ra bitartean probatxoak egingo dizkiegu aukeratutakoei. Beraz, aurten ere gurekin lan egiteko interesa baduzu, bidali curriculuma gazteak@berbaro.com helbide elektronikora. Eskerrik asko!!!