Abesti eta dantza artean agurtu genuen atzo Plateruena Kafe Antzokian antolatzen dugun Olgetan ludoteka. 2012ko urritik hainbat izan dira burututako ekintzak, tailerrak, eskulanak, antzerkiak, txokoak, ipuin kontaketak… Eta azkenean, heldu ginen atzo ikasturte honetako amaierako ospakizunera. Arratsalde polita Plateruenan igaro genuena eta batez ere, dibertigarria, Olgetani geroarte bat esateko! Berriro ere bueltan izango dugu gure Olgetan udalekuetan eta orain ari gara hori prestatzen, beraz UDARA ARTE OLGETAN!!

Etiketak: