Olgetanen izan dugun Irrien Lagunak zikloari amaiera emateko, apirilean Plateruenan izango dugu azken ikuskizuna. “Mundutik plazara, plazatik mundura” izeneko ikuskizunarekin etorriko zaizkigu oraingoan Largabista, Marikalanbre eta bestelako pertsonaiak. Denok elkarrekin osatzen dugun munduan, bertan bizi garenok, bertara bizitzera datozenak, mundutik plazara datozen lagunekin, ezberdintasunaren aberastasuna modu alai, baikor, hezitzaile eta dibertigarri batean biziko dugu apirilaren 7an.
Animatu eta etorri Olgetanekin gozatzera!!

Etiketak: