Dagoeneko hasi dira 2017ko udalekuak. Aurten, guztira, 11 udaleku izango ditugu:  alde batetik, Abadiñoko hirurak, Elorriokoa, Garaikoa eta Kurutziaga ikastolarena kudeatu egingo ditugu; eta bestetik, urterokoak antolatu ditugu: Udan Olgetan, Mendigorria eta Uitzi finkoak, eta Ibiltari biak.

Ekain amaieratik uztail bukaerara arte, topera ibiliko gara, euskaraz jolasean eta solasean!