Gabonetan Olgetan egonaldiak

berriak, deigarriak — By on azaroa 24, 2014 at 12:46

Aurten ere, gabonetako oporraldirako Olgetan etorriko zaigu Berbarora. Udan Olgetan udalekuen ondoren, Olgetan buru belarri ibili da gabonetarako ere zerbait berezia prestatzeko asmoarekin.

2014ko abenduaren 22tik 2015eko urtarrilaren 2ra bitartean, egonaldiak antolatuko ditugu Pinondo etxean. 3-10 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako egun bereziak prestatu ditugu. Hainbat izango dira egingo ditugun ekintzak: jolasak, eskulanak, jostailuen azoka, euskal mitologia, musika, sukaldaritza, ginkanak, irteerak herritik eta bestelako bi irteera berezi; Izenaduba parkera eta BECeko GUPera ere.

Abenduaren 12ra arte dugu epea zabalik izena emateko. Eta hemen duzue informazioa:

eskuorria azala  eskuorria kontrazala

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto