Kalean da 82. berbarotarra
2025eko ekaineko berbarotarraren alea argitaratu berri dugu. Etxeetara heldu da, eta orain webgunean ere irakurri dezakezue. 82.zk Berbarotarra_webgunerako
Berbaro elkartea 1989an sortu zen Durangon hainbat euskaltzalek Durango euskaldunago baten alde lan egin gura zutelako. Harrezkero, 30 urteak atzean utzita lanean dihardugu euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren alde.
Bazkidez osatutako elkartea da gurea eta elkarlanean sinisten dugu. Horregatik, herritarrekin eta bestelako erakundeekin batera lan egiteko konpromisoa daukagu.

Ziztu bizian eta giro ederrean ibili ostean, lehenengo astea heldu da amaierara. Ikastetxe eta herri ezberdinetako umeak elkar ezagutu, olgetan egin eta…
Atzo hasi ziren 2025eko udalekuak. Lehenengoa, urtero legez, Udan Olgetan izan da. Hamarnaka haur elkartu ziren Intxaurrondon atzo, eta emozioz betetako asteak…