Jolasaren txokoa

Jolasaren txokoa familian jolasteko espazio bat sortu asmoz martxan jarri dugun egitasmoa da, 0 eta 8 urte arteko umeei eta hauen familiei zuzendutakoa.

Jolasak haurren identitatean eta garapenean berebiziko garrantzia du, eta helduek horren kontzientzia hartu dezaten nahi dugu. Balioa emango diogu beraz jolasari, helduek eta umeek elkarrekin jolasteari. Transmisioan eragin gura dugu, horretarako tresnak, aukerak eta denbora eskainiz.

Adibideak; mahai jolas tailerra, kantu jolasak, Haur Literatur Aretoa…

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
AISIALDIABerriakJOLASAREN TXOKOA

Jolasaren Txokoa: Birziklatze tailerra

19 otsaila, 2018

Martxoaren 3an, Jolasaren Txokoa egitasmoaren barruan, birziklapen tailerra egingo dugu; etxean dugun materiala erabiliz, objektuei bigarren aukera bat emanez eta sormena astinduz,…

Gehiago irakurri
AISIALDIABerriakJOLASAREN TXOKOA

Bueltan dator Jolasaren txokoa!

1 otsaila, 2018

Iazko arrakastaren ondoren, bueltan dator Jolasaren txokoa! Aisialdi hezitzailea euskaraz gozatzeko, 3-10 urte bitarteko ume eta hauen familiei baliabide eta aukerak eskaintzea…

AISIALDIABerriakJOLASAREN TXOKOA

Kantu-jolas tailerra

13 martxoa, 2017

Martxoaren 22an, Jolasaren Txokoa egitasmoko hirugarren eta azken saioa izango dugu Plateruenean: Kantu-jolas tailerra.  Izena emateko, zatoz Berbaroren bulegora martxoaren 20a baino lehen.