BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Uitziko udalekuaren erdia eginda
Uitzi-Errekabarriko udalekua ekuatorera heldu da. Nafarroako inguru natural ederrean kokatuta, joko, jolas, gau bela eta abarrekin egun ederrak pasatzen ari dira gaztetxoak.
Gainera, gaur ekintza berezia egin dute, Peruharri museoa bisitatu dute. Hori gutxi balitz bezala, Iñaki Perurena berak egin die harrera. Aho bete hortz geratu dira bertako katapulta eta harritzarrekin.
Hurrengo erdia ere ederra izan dadila.










