Ibiltari txikia badoa aurrera, eta azken egunetan hasierako beroa atzean utzita. Asteburuan ekintza berezia ere egin zuten, Getxon Kayak egitea, alegia. Orain, Araba aldetik aurrera doaz. Bart Amurrion egin dute lo, eta gaur Arabako herrian pasatuko dute eguna.

Durangaldeko 60 gaztetxo ederto ari dira pasatzen, lagun eta txoko berriak ezagutzearekin batera.