Domekan hasi zen Uitzi-Errekabarri udalekua. LH 3 eta 4ko gaztetxoek ekainaren 28tik uztailaren 5era arte Uitzi eta inguruetan ibiliko dira. Askorentzat etxetik kanpo igaroko duten lehenengo udalekua.

Egunotan taldeak osatzen, joko-jolasak egiten eta herria ezagutzen aritu dira. Nafarroako herri txiki eta lasaiaz gozatzen ari dira Durangoko gaztetxoak.