Haurren ingurua euskalduntzeko hainbat ekimen egin dituzte Durangoko familiek 11 egunetan zehar. Maiatzaren 8an Landako joko eta tailerrak egin zituzten; maiatzaren 14ean, Zabalarran tailerrak eta Jesuitetan “Kantuz gozatu” ekimena, txokolate eta guzti. Gainera, Durango mailako ekimen bi egin dituzte familiek: maiatzaren 10ean txangoa Larrinagatxutik eta maiatzaren 12an sukaldaritza familian.
Horrez gain, ehunka familiek misioak egin dituzte, etxeko haurraren ingurua euskalduntzeko erronkak, alegia.
Azken-azken ekimena bariku honetan egingo dute, Kurutziaga ikastolan.
Hemendik aurrera ere, indar berdinarekin jarraitu dezagun haurren ingurua euskalduntzen.












