BerriakKULTUR EKINTZAKURTEKO AZKEN BERTSO SAIOA
Bertsotan amaitu genuen urtea, bertso saio berrituarekin
Urtea bertsotan amaitzeko ohitura ez dugu galdu, eta lepo bete zen San Agustin, bertso saio ederraz gozatzeko. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Aitor Bizkarra eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan, eta Leire Vargas durangarra gai jartzaile lanetan.
Bestalde, bertso saioa berritu dugu aurten. Gai jartzaileak kolore bat hautatu zuen bertso saio guztia gidatzeko: berdea. Askotariko gaiak jorratu ziren, eta, betiko lez, umore handiko bertsoak ere egon ziren.
Hurrengo urtera arte!










Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest