Ziztu bizian eta giro ederrean ibili ostean, lehenengo astea heldu da amaierara. Ikastetxe eta herri ezberdinetako umeak elkar ezagutu, olgetan egin eta ekintzez gozatzen aritu dira.

Martitzenean Durangoko igerilekura joan ziren, beroari igerilekuarekin erantzuteko. Eguenean Donostiako zientzia museora egin zuten irteera, bertako esperimentuekin zientziaren munduan murgildu eta gozatzeko.

Ur jolasak, kirolak, talde jolasak… denetik probatu dute. Gainera, aurtengo udalekuetan Udan Olgetan txikiaren dinamika hasi dugu. Udalekuetako talde bakoitzak Olgetanen panpin bana dauka, eta egun bakoitzean ume batek eramaten du etxera, kuaderno baten laguntzarekin. Kuaderno horretan idazten dute arratsaldean Olgetanekin egin dutena, eta hurrengo egunean lagunei kontatu. Euskara etxeetan murgildu eta hizkuntza gaitasuna handitzeko dinamika atsegina da Olgetan panpinarena.