2025eko Liburuaren Eguna ohi baino beranduago ospatu dugu, apirilaren 23an egin beharrean 28an eginda. Eskola umeen itzulera egunean egin nahi izan dugu ekimena, eguna gozotzeko.

Berritasun nagusia ekimenaren hedapena izan da, Durangaldeko herrietan ere jarri ditugu liburuak: Elorrion, Zaldibarren, Abadiñon, Mañarin, Iurretan, Atxondon, Zornotzan, eta, nola ez, Durangon.

Pantailak urrundu une batez,
Urratu ezazu paperezko bilgarria,
Urratu itzazu idatzi gabeko arauak,
Ikutu, zabaldu, liluratu…

Zeuretzat da
Hartu, irakurri eta konpartitu!