Bilbotik hasi zuten bidea, eta gaur goizean heldu dira Durangora. Arrigorria, Laudio, Amurrio, Orozko, Zeberio eta Igorren egon dira, Araba eta Bizkaiako eskualdeetan. Azkenengo egunetan askotariko ekintzak egin dituzte: talde jokoak, sukaldaritza ekintzak, bainu ederrak, etab. Esperientzia ederrak eginda eta lagun berriekin udaz gozatzen jarraituko dute Durango eta Durangaldeko gazteek.

Hurrengo urtera arte!