Ederra izan da VI. Labur Esanda lehiaketa
Urtero lez, 24 ordu izan dituzte parte hartzaileek; gaia, esaldia eta objektua jasota film laburra egin behar izan dute. Filma pentsatu, baliabideak lortu, grabatu eta ekoitzi; lan itzela!
Aurten honako hauekin egin behar izan dute filma:
– Gaia: borobila.
– Objektua: zinta.
– Esaldia: noraino helduko ga?
Epaimahaiko kideek lan hauek saritu dituzte:
Lehen saria: “Dena bueltan” filmari, Lentez-lente taldearena.
Bigarren saria: “Zapatu borobilak” filmari, Zaharraz Harro taldearena.
Hirugarren saria: “Obsesioa” filmari, Tarkovskiren Semeak taldearena.
Gazterik onena: “Egun berri bat” filmari, Book Kamera taldearena.
Horrenbestez, estreinakoz parte hartzen duen taldeak irabazi du aurtengo lehiaketa, Durangoko bi gaztek osatutako taldeak. Horrez gain, epaimahaia ere berria izan da, eta pozik aritu dira lan horretan Kattalin Velez de Mendizabal, Markel Sanchez eta June Martin.
Lotura honetan ikus ditzakezue filmak: https://www.youtube.com/watch?v=rKgYn8h5AVM
Hurrengo urtera arte!






