Apirilaren 22an, 18:30ean, Arte eta Historia Museoan Arrate Gisasolarekin (Ebete kooperatibatik) solasaldia antolatu dugu, “Nola euskaldundu dezakegu gure haurren ingurunea gurasook?” solasaldia, EUSFERA ekimenaren baitan. Durangoko ikastetxeekin eta Udalarekin ari gara ekimen hau antolatzen.

Gurasoek gaitasun ikaragarria dute haurren ingurunearen edo ekosistemaren egoera linguistikoa baldintzatzeko; hori horrela, eremu hori euskalduntzeko gurasoak ezinbestekoak dira. Arrate Gisasola hizkuntza transmisioan aditua da eta gurasoen rolaren garrantzia azaltzeaz gain, estrategia eta ohitura onak jorratuko ditu. Gainera, maiatzaren 7an hasiko den Eusfera egitasmorako motorrak berotzeko une ezin hobea izango da.

Zatoz!