AISIALDIABerriakElkarteaESKOLAZ KANPOKOAKPROIEKTUAK
Hezitzaile moduan lan egin nahi duzu?
Gurekin lan egiteko interesa baduzu bete GALDETEGIA.
Berbaroren proiektuak
- Berbaroren lan poltsan izena emanda zein proiektutan egin dezaket lan?
- Gaztelekuak: 10-16 urte arteko gazteentzako proiektuak dira. Adin horretako gazteen beharrei egokitutako espazioak dira; gainera, hori baino gehiago ere badira, irteerak eta ekintza bereziak ere egiten direlako gaztelekuetatik.
- Euskara errefortzuak: euskara maila egokia lortzeko zailtasunak dituzten haurrekin errefortzu saioak egiten ditugu. Jolasaren eta metodologia ludikoen bidez euskara gaitasuna handitzeko proiektuak dira.
- Haur Literatura Aretoa: irakurzaletasuna sustatzeko proiektua da, eta ipuin kontalaria, ipuin musikatua, antzerkia eta liburu erraldoia biltzen ditu, besteak beste. Udazkenean egiten da.
- Saguganbara: Durangoko Azokako haur txikien gunea da. Bertan, batetik, liburuak irakurtzeko aukera dute haurrek; bestetik, argitalpen berrien aurkezpenak egiten dira.
- Domekak Olgetan: Durangoko X-Y urte arteko haurrei zuzendutako proiektua da. Hilean behin, domeka arratsaldez, ekintza edo tailer bat egiten dugu: sukaldaritza, eskulanak, marrazketa tailerra…
- Udalekuak: udaleku euskaldunak antolatzen ditugu, udalekuen balio hezitzaile eta eraldatzailean sinetsita. Berbaroren udalekuak, batzuk; Durangaldeko udal batzuekin elkarlanean, besteak. Proiektu horietan hezitzaile asko egoten dira, eta lan poltsa propioa dute, apirilean zabalduko duguna.
- Itzartu: Durangoko X-Y urte arteko gazteentzat aisialdi eskaintza euskaldun eta gozagarria sortzen duen proiektua da. Proiektu zehatz honetan, hezitzaile taldea boluntarioek osatzen dute.