Durangoko Azokaren iragarlea izan ohi da Haur eta Gazteentzako irakur gida, azokara joan orduko begiratu beharrko liburuxka. 2025eko nobedade mordoa izateaz gain, 2024ko liburu gomendagarriak dakartza irakur gidak.

Aurtengo gidaren azala Katalin Txurruka Paskual durangarrak egin du eta edizioa Sorlandek; bestalde Galtzagorri Elkartearen eta Mondragon Unibertsitatearen haur eta gazteentzako liburu gomendagarrien zerrendak erabili ditugu, 2024ko gomendagarriak zehazteko.

Atzo egin genuen banaketa Durango, Zornotza eta Zaldibarko ikastetxeetan. Datorren astetik aurrera gure webgunean izango duzue eskuragarri.