ElkarteaOPORRALDIAKUDALEKUAK
Amaitu dira 2025eko udalekuak!

Aurreko eguenean amaitu zen udal olgetan udalekua, eta, horrekin batera 2025eko udalekuak ere bai.
Durango eta Durangaldeko ehundaka haur egon dira gure udalekuetan, eta ederto batean ibili dira 4 urtetik 17 urtera arteko haur eta gazteak.
Lagunak egin, harremanak sendotu, olgetan egin, irteera ederrez gozatu, Euskal Herriko herri eta txokoak ezagutu, igerilekuan freskatu… aurten ere denetik egin dute udalekuetan, eta hori guztia euskaraz!
Eskerrik asko hezitzaile, guraso, haur eta gazte guztiei. Hurrengo urtera arte!




















Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest