Berbaroren udalekuetako txikienak primeran dabiltza egunotan, izan Intxaurrondon, igerilekuan edo irteeretan.

Aurreko martitzenean igerilekuan egon ziren Tabiran, eguzkiak berotutako aro ederraz gozatzen. Eguenean hondartzara egin zuten irteera. Horrez gain, trinketeaz ere gozatzeko aukera izan dute. Gainera, eguraldi ona lagun izan ez dutenean eskulanak egiteko tartea ere izan dute.

Pozik dabil Olgetan!