
Udalekuetako izen-ematea zabalik dago, martxoaren 3tik hasita martxoaren 6ra arte (16:00ak arte).
Hemen izena emateko loturak:
UDAN OLGETAN: https://forms.gle/nbQmfNozXrb9VvMv5
Lehen txanda ekainaren 23tik uztailaren 4era, eta bigarren txanda uztailaren 7tik 18ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da, eta astean behin egingo den irteeran 16:00ak arte luzatuko da ordutegia. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat. Jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.
Jarraitu Olgetan uztailaren 21, 22, 23 eta 24an izango da. Udan Olgetaneko ordutegi berdinarekin. Jantoki zerbitzua ere egongo da.
UDALEKU FINKOAK
UITZI: https://forms.gle/R6wxgbTjv8vcskdY8
Ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean Uitzin (Nafarroa) egingo da udalekua. LH3 eta LH4n dauden gaztetxoentzat.
MENDIGORRIA: https://forms.gle/WqqU6uMK2X86fAwa6
Uztailaren 9tik 20ra bitartean egingo da udalekua Mendigorrian (Nafarroa). LH5 eta LH6n dauden gaztetxoentzat.
UDALEKU IBILTARIAK
IBILTARI TXIKIA: https://forms.gle/JyRABfTTSgciAeKDA
Oiartzunen hasi eta Elgoibarren amaituko dute bidea, ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.
IBILTARI HANDIA: https://forms.gle/i2ZMkSXG2Cy81Fmb9
Zumarragan hasi eta Lekunberrin amaituko dute bidea, uztailaren 11tik uztailaren 22ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest