2024ko udan ere Berbaroren udaleku eskaintzaz gozatzeko aukera izango dute Durango eta Durangaldeko haur eta gaztetxoek. Euskara ahoan Euskal Herriko leku ezberdinak ezagutu eta lagun artean kalitatezko aisialdiaz gozatzeko aukera oparoa dugu aurten ere bai.

Hasteko eta behin, izen-ematea martxoaren 4aren 09:00etatik martxoaren 7aren 16:00etara egin beharko da. Plazak betez gero, zozketa martxoaren 8an egin eta jakinaraziko da. Fitxak martxoaren 15ean entregatu beharko dira. Azkenik, plazaren bat libre balego, martxoaren 19 eta 22 bitartean egingo da ezohiko izen-ematea.

Informazio guztiarekin PDF-a hemen duzue eskura: https://www.berbaro.eus/wp-content/uploads/2024/02/Udalekuetako-triptikoa-2024-1.pdf

Hurrengoetan eman daiteke izena:

  • Udan Olgetan: aurten 3 egun gehiagoz (jarraitu olgetan) luzatu dugu. Ekainaren 24tik uztailaren 24ra. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
    • Jantoki zerbitzua ere badago.
  • Udaleku finkoak:
    • Larraulen ekainaren 27tik uztailaren 6ra, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
    • Mendigorrian uztailaren 9tik 20ra, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat.
  • Udaleku ibiltariak:
    • Ibiltari txikia: Markiña-Xemeindik Larrabetzura. Ekainaren 28tik uztailaren 9ra. DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzat.
    • Ibiltari handia: Balmasedatik Bermeora. Uztailaren 10etik 22ra. DBH3, DBH4 eta lehenengo batxilerreko gazteentzat.