Atzo ailegatu ziren Mendigorrira udalekuan 12 egun pasatuko dituzte gaztetxo eta hezitzaileak.

Lehen eguna izanik, elkar ezagutzeko jolasak egin zituzten, eta talde giroa badabil osatzen. Egun beroa izan zen atzokoa, eta arratsaldean igerilekuan freskatzeko aukera eduki zuten, baita ingurua ezagutu eta parajeak ikusteko ere. Datozen egunetan ekintza mordoa egiteko prest daude!

Astelehenean igoko ditugu asteburuko argazkiak. Momentuz, hemen atzoko eta gaurko goizeko argazki batzuk: