Bagatoz ekaineko ekintzarekin, ikasturteko azken ekintza izango da!

Ekainaren 9, 10 eta 11an, Lasturgo aterpetxera joango gara asteburu pasa!  Aurreko ekintzetan bezala 2009 eta 2012 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da. Ibaizabal ikastolako autobus geltokian geratuko gara 18:30tan ostiralean (ekainak 9), eta igandean (ekainak 11) 11:30tan itzuliko gara Durangora, Ibaizabal Ikastolara. Kasu honetan ekintzak kostu bat izango du, 40€.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin eta ordainketa egitearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta kalea, 6A) eta fitxa bete. Ordainketa egiteko bi modu egongo dira, esku-dirutan (Berbaroren bulegoan bertan) eta transferentzia bidez. Behin ordainketa eginda, ez da dirurik bueltatuko.

Transferentzia egiteko:

Kontzeptua:  ITZARTU + UMEAREN  IZEN ABIZENAK

Laboral Kutxa ES 56 3035 0014 65 0140008139

Kutxabank ES 15 2095 0036 69 9024792501

 

ASTEBURU PASA (Lastur):

NOIZ?: Ekainak 9 – 10 -11.

ZEIN ORDUTAN?: Ekainaren 9an 18:30etan Ibaizabal Ikastolako autobus geltokian geldituko gara, eta ekainaren 11an 11:30etan (gutxi gora behera) Ibaizabal Ikastolako autobus geltokira itzuliko gara (10:30etan Lasturretik irtengo gara).

NON?: Lastur (Deba).