Hemen aurkezten dizuegu maiatzeko ekintza!

Maiatzaren 28an, igandea, abentura probak egingo ditugu! Kurutziaga ikastolako sarreran geratuko gara, 16:30etan eta 19:30ak arte ikastolan proba desberdinak egiten arituko gara. Aurreko ekintzetan bezala 2009 eta 2012 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6A) eta fitxa bete.

ABENTURA PROBAK:

NOIZ?: Maiatzak 28 (Igandea).

ZEIN ORDUTAN?: 16:30 – 19:30 (Kurutziaga ikastolako sarreran).