Urte berrriarekin batera Itzartuko proposamen berri batekin gatoz!

Urtarrilaren 28an, larunbata, zinema saio bat izango dugu! Andra Marin geratuko gara, 16:30tan zinema egingo dugun lekura batera joateko. Aurreko ekintzetan bezala 2009 eta 2012 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6c) eta fitxa bete.

ZINEMA:

NOIZ?: Urtarrilak 28 (larunbata).

ZEIN ORDUTAN?: 16:30 – 19:00 (Andra Mari).