Barikuan jokatu zen Hirukoa Gala lehiaketaren laugarren edizioa. Lehiaketan 18 hirukotek hartu zuten parte aurten, eta giro bikaina egon zen Plateruenan, bi aurkezle paregabek gidatuta.

Kultura, musika, geografia, Durangaldea, pertsona famatuak… hainbat gairi buruzko galderak erantzun behar izan zituzten parte-hartzaileek, eta baita paperezko hegazkina jaurtitzeko proba berezi bat egin ere. Hiru talde heldu ziren finalera: “AII”, “Aurreko urteko irtabazliek” eta “Kafezaleak”, eta azkenean “Kafezaleak” hirukotea izan zen puntu gehien batu zituena eta Errigorako otzara etxera eraman zuena.

Giro apartaz gozatuta, hurrengo ediziora zain geratu ginen. Itzela izan zen!

Hemen gauak emandako argazki batzuk: