Itzartu bueltan da berriz ere, Durangoko gazteei (2009-2012 urteen artean jaiotakoak) euskarazko aisialdi hezitzailea eskaintzeko prest.

Ikasturte honetako lehenengo ekintza aurkezten dizuegu jarraian, azaroaren 19an Harry Potter eguna ospatuko dugu. Apuntatu ahal izateko izen-emate fitxa bete behar duzue Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6A). Aurten 60 plaza eskainiko ditugu eta hurrenkeraren arabera banatuko dira. Azaroak 15 izango da izena emateko azken eguna. Ezin izango da zuena ez den beste gazte baten papera sinatu, gazte horren guraso edo tutore legalak sinatu beharko du papera.

 

HARRY POTTER EGUNA (QUIDDITCH):

NOIZ? Azaroak 19.

ZEIN ORDUTAN? 15:30-18:30.

NON? Berbaroren egoitzan (Laubideta kalea, 6A).

ZER EGINGO DUGU? Harry Potter eguna ospatuko dugu, talde desberdinetan banatuz, mozorroak egingo dira, “Quidditch”-era jolastu…

OHARRA: Bakoitzak bere erratza ekarri beharko du etxetik!