Badira urte batzuk Halloween fenomenoa Euskal Herrira zabaldu dela, baina euskaldunok antzerako jaiak ospatu izan ditugu, beste ikuspegi batekin ospatu ere. Euskal Herriko zenbait herritan Gau Beltza antolatzen hasi dira, euskara eta eredu ez-kontsumista ardatz.

Horretaz aritzeko eta gaian sakontzeko hitzaldia antolatu dugu Durangon, eta gaian aditua den Aritz Lili izango dugu gurekin. Batez ere irakasle, familia, hezitzaile eta gaian interesa dutenei zuzenduta dago.

Hemen duzue kartela informazio guztiarekin: