Astelehenean hasi genuen Udan olgetaneko 2. txanda. Bero handia izan badugu ere, freskatzeko aukerak ez dira falta izan: igerilekua, ur txorrotak, erreka, ur jolasak, surfa… Horrez gain, kamisetak ere tindatu ditugu, baita Durangoko skate park berria ezagutu ere. Gustora dabiltza gure umeak.

Hurrengo astean emango diegu aurtengo goizetako egonaldiei amaiera, beraz, aprobetxatu ditzagun geratzen zaizkigun egunak!

Hemen dituzue azken asteko argazki batzuk: