Udan Olgetan udalekuko lehen astea pasatu dugu dagoeneko.

Ekintzaz beteriko astea izan da: astelehenean ezagutza jolasak egin genituen, martitzenean freskatzeko aukera izan genuen Tabirako igerilekuetan, eguaztenean Zuhatzola parkean igo ginen, atzo Urkiolako parketxea eta inguruak ezagutu genituen eta gaur altxorraren bila aritu gara durangotik!

Prest gaude datorren asterako!

Hemen asteak emandakoaren argazki batzuk: