Arratsalde on!

Bagatoz ekaineko ekintzarekin (seguruenik azkena izango da)!

Ekainaren 3, 4 eta 5ean, Lasturgo aterpetxera joango gara asteburu pasa!  Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, Berbaroko bulegora hurbildu beharko zareta (Laubideta 6A), ezin izango da telefonoz edota emailez apuntatu eta fitxa beteta izan beharko du gazteak. Ekintza berezia denez, 40€ ordaindu beharko dira (esku-dirutan); eta beste ekintzetan bezala, plazak mugatuak izango dira (50 plaza), beraz, azkar ibili! Esan bezala, aurreko asteburu pasa bertan behera geratu zenez, 40€ ordaindu zenutenok ez duzue berriz ordaindu behar eta plaza gordeta duzue (kasu honetan, gaztea ezin bada etorri dirua batzera pasa zaitezkete).

ASTEBURU PASA (Morga):

NOIZ?: Ekainak 3 – 4 – 5.

ZEIN ORDUTAN?: Ekainaren 3an 19:30etan Madalenako autobus geltokian geldituko gara (Bilborako noranzkoan), eta ekainaren 5ean 12:30etan (gutxi gora behera) Madalenako autobus geltokian bertan (11:30etan Lasturretik irtengo gara).

NON?: Lastur (Deba).